Seleccionar idioma
es
eu

Elkarteak.info

Menu Principal
Noticias
Agenda
Mapa asociativo
Voluntariado

Noticias

16-05-2019 | Madres Solteras por Elección (MSPE) | 52 lecturas |

DÍA INTERNACIONAL DE LA FAMILIA

La monoparentalidad no es sinónimo de pobreza sino de familia

- En España, el 83% de las familias monoparentales está encabezado por una mujer.

 - “Somos mujeres que aportamos valor a la sociedad a través de nuestra maternidad y los cuidados”.

 - Desde la Red Estatal de Entidades de Familias Monoparentales (REEFM) pedimos que todas las familias monoparentales tengan voz propia ante las distintas administraciones y sean tratadas como titulares de derechos.

imagen:  DÍA INTERNACIONAL DE LA FAMILIA

Madrid, 15 de mayo de 2019. Los hogares monoparentales crecen y siguen estando en su mayoría encabezados por mujeres. Unas mujeres que aportan un enorme valor a la sociedad a través de la maternidad y los cuidados. Según la 'Encuesta Continua de Hogares' del Instituto Nacional de Estadística (2018) hay un 2% más de hogares monoparentales que el año anterior. En total, son 1.878.500 hogares monoparentales. Entre estos, el 83% está formado por una mujer con hijos, es decir, hay 1.538.200 hogares monomarentales. Sin embargo, el número de familias monomarentales es mucho mayor. Estas estadísticas solo contabilizan hogares por su constitución y olvidan que dentro de estos pueden convivir varias unidades familiares. Las estadísticas invisibilizan la realidad sociodemográfica de nuestro modelo familiar.

Las políticas familiares actuales se diseñan sobre la base de la familia tradicional con dos progenitores. Esto acarrea múltiples discriminaciones para nuestras familias, principalmente en el ámbito de la conciliación y el empleo, los sistemas de ayudas públicas y el ámbito fiscal. Si somos más susceptibles a las situaciones de pobreza y la exclusión no es por nuestro modelo familiar sino por la falta de políticas públicas y ayudas. Es necesario romper ese lazo que vincula a la monoparentalidad con la pobreza porque, como enfatiza Carmen Flores, presidenta de la Federación de Asociaciones de Madres Solteras (FAMS), “no somos pobres per ser sino porque las administraciones públicas no legislan de manera adecuada. Tenemos derecho a un trato en igualdad de condiciones al resto de familias, somos mujeres que aportamos valor a la sociedad a través de nuestra maternidad y los cuidados, aportamos capital humano. Esto es un bien social que no está ni reconocido ni protegido”.

La monoparentalidad dejará de ser sinónimo de pobreza cuando se muestre nuestro modelo familiar en las políticas públicas de manera transversal. “Se nos debe incluir en las políticas de género de manera específica como colectivo mayoritariamente de mujeres sujeto a múltiples desventajas por serlo y establecer medidas que mejoren nuestra empleabilidad, una conciliación real, ampliación del permiso de maternidad, ventajas fiscales y de acceso a la vivienda, entre otras”, añade Carmen Flores. No podemos olvidar que el 43% de las mujeres con responsabilidades familiares no compartidas está desempleada y que entre las que sí tienen empleo, el 74% declaran que las medidas de conciliación ofrecidas por su empresa son “insuficientes” (7º Informe de la Fundación Adecco).

Mientras no haya voluntad política para brindar ayudas y legislar a favor de nuestras familias, la discriminación y la falta de igualdad de oportunidades estarán a la orden del día. Solo siete comunidades autónomas reconocen legalmente la monoparentalidad como una realidad familiar con derechos: Cataluña, Valencia, Baleares, Cantabria, Galicia, Navarra y Aragón.

Desde la REEFM, con motivo del Día Internacional de la Familia decimos públicamente que las nuestras son #FamiliasQueCuentan. Debemos tener voz propia ante las distintas administraciones para que los distintos gobiernos que salgan de las urnas trabajen en la aprobación de una Ley de Familias Monoparentales que iguale el trato a nuestras familias en todo el territorio nacional, nos defina de manera inclusiva permitiendo un registro, dé cobertura integral a nuestras necesidades y garantice los derechos de nuestras hijas e hijos.



Para más información:

Federación de Asociaciones de Madres Solteras (FAMS) M 633231264 tel/fax: 91 310 36 55 - C/ Bravo Murillo 4 local despacho 13 - 28015 Madrid- info@federacionmadresolteras.org www.familiasmonomarentales.es







 

FAMILIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Gurasobakartasuna ez da pobreziaren sinonimo, familiaren sinonimo baizik

 

- Espainian, guraso bakarreko familien % 83tan emakume bat da burua.

- Gizarteari balioa ematen diogun andrazkoak gara, gure amatasunaren eta zaintzaren bidez”.

- Red Estatal de Entidades de Familias Monoparentales (REEFM) saretikeskatzen dugu guraso bakarreko familia guztiek ahots propioa izatea administrazioen aurrean, eta eskubideen jabe modura tratatzea galdegiten dugu.

 

Madrilen, 2019ko maiatzaren 15ean.Guraso bakarreko familien kopurua gora doa eta gehienetan andrazkoak dira etxeko buruak. Andrazko horiek balio itzela ematen diote gizarteari amatasunaren eta zaintzaren bidez. Estatistikako Institutu Nazionalaren Etxeen Inkesta Jarraituaren arabera (2018), aurreko urtean baino guraso bakarreko etxe gehiago dago (% 2). Guztira, guraso bakarreko 1.878.500 etxe dira. Horien artean, % 83tan emakumezko bat eta seme-alabak daude, hau da, 1.538.200 familia gurasobakar amadun daude. Hala ere, askoz gehiago dira. Estatistika horiekegiteko, etxearen osaketa hartzen da kontuan eta etxe batean familia-unitate bat baino gehiago egon daitezkeela ahazten da. Estatistikek gure familia ereduaren errealitate soziodemografikoa ezkutatzen dute.

Gaur egungo politikak guraso biko familia tradizionalean oinarritzen dira. Horrek bereizkeria ugari ekartzen dizkie gure familiei, batez ere kontziliazioaren eta enpleguaren arloetan, laguntza publikoen sistemetan eta arlo fiskalean. Pobrezian eta bazterkerian erortzeko aukera gehiago badauzkagu ez da gure familia-ereduarengatik, politika publiko eta laguntzarik ez dagoelako baizik. Gurasobakartasunaren eta pobreziaren arteko lotura apurtu behar da. Izan ere, Carmen Flores FAMS (Federación de Asociaciones de Madres Solteras) federazioaren presidenteak nabarmendu duenez, ez gara pobreak per se, baizik eta administrazio publikoek ez dituztelako behar bezalako legeak ematen. Gainerako familiek jasotzen duten tratua jasotzeko eskubidea daukagu, aukera-berdintasunean, gure amatasunaren eta zaintzaren bidez gizarteari balioa ematen diogun emakumeak gara, giza kapitala ematen dugu. Ondasun sozial hori ez da onartzen eta ez da babesten.

Gurasobakartasuna ez da pobreziaren sinonimo izango gure familia-eredua zeharkakotasunez erakusten bada politika publikoetan. Genero-politiketan sartu behar gaituzte, modu espezifikoan emakumezkoen gehiengoa duen talde modura, andrazko izateagatik desabantaila ugariren mende gaude, eta gure enplegagarritasuna hobetuko duten neurriak ezarri behar dituzte, benetako kontziliazioa, amatasun?baimena luzatu, abantaila fiskalak eta etxebizitza eskuratzeko neurriak ezarri behar dituzte, besteak beste”, gehitu du Carmen Floresek. Ezin dugu ahaztu familiako ardurak dauzkaten emakumezkoen % 43k ez daukala lanik, eta lana daukatenen artean, % 74k adierazten duela enpresak eskaintzen dizkion kontziliazio-neurriak “eskasak” direla (Adecco Fundazioaren 7. Txostena).

Laguntzak emateko eta gure familien aldeko legeak emateko borondate politikorik ez dagoen artean, diskriminazioa eta aukera-berdintasunik eza ohikoak izango dira. Zazpi autonomia erkidegok besterik ez dute gurasobakartasuna legez onartzen, eskubideak dauzkan errealitatea izan dadin: Katalunia, Valentzia, Balearrak, Kantabria, Galizia, Nafarroa eta Aragoi.

Familiaren Nazioarteko Eguna dela-eta, REEFM saretik publikoki adierazten dugu gure familiek garrantzia daukatela #GureFamiliekGarrantziaDute. Ahots propioa izan behar dugu administrazioen aurrean boto-ontzietatik ateratzen diren gobernuek Guraso Bakarreko Familien Legea onartzeko lan egin dezaten. Lege horrek gure familiei emandako tratua Espainia osoan berdindu beharko du, modu inklusiboan definitu beharko gaitu, erregistro bat sortuta, gure beharrizanei estaldura integrala eman beharko dizkie eta gure seme-alaben eskubideak bermatu beharko ditu.



Informazio gehiago:

Federación de Asociaciones de Madres Solteras (FAMS) M 633231264 tel/fax: 91 310 36 55 - Bravo Murillo 4, 13. bulegoa - 28015 Madrid- info@federacionmadresolteras.orgwww.familiasmonomarentales.es

Avisos legales:
Licencia
Contacto

Política de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Política de cookies X Cerrar